XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hori uste dut, eta horre...
- ... llau gaituk!
Aranguren hauxe dek!
Flusping-txetxerrep eta asko ikasi!
- Eskerrik asko.
-
Ai Santa Gertrudis!
Bueno, etxe zuri-gorri bat eta bi zakur zaunkari niregana, bata handi-handia, bestea txiki-txikia eta ni erdi-erdian.
Metro batera geratu ziren, zaunka eta zaunka.
Animaliek beldurra igarri eta nola gehiago aztoratzen diren, egundoko ahaleginak egin nituen ikara ezkutatzen, baina belarri-zulotik ere irteten zidan.
- Txuri, Negro, hona!
Eta Txuri eta Negro, hara; harrigarria benetan.
Mustroek aldegin eta printzesa zetorkidan, nire adineko neska musugorri-urre-rubia-irribarretsu bat.
Neska katxarroa, aizue.
- Hola, zu zera gure etxera datorrena?